31 may 2011

azterketa "Rincón del ordenador" liburuari buruzko hausnarketa


Rocío Romeroren "El rincón del ordenador" liburuari kritika bat egin (adibidez zer da gehien gustatu zaizuna eta zergatik, zer da gutxien gustatu zaizuena eta zergatik). Ze esperientzia alternatiboak edo kontrakoak ezagutzen dituzu eta ze alde onak dituzte.

            Liburua berez, nahiko egokia iruditu zait. Ez du teoria pisutsuetan gehiegi sakontzen eta gelako dinamikari erreparatzen dio batez ere. Beraz, ordenagailuak gelan txertatu nahi dituzten irakasleentzat, nahiko baliabide baliotsua dela uste dut. Gainera, adibide ugari eskaintzen du. Liburuan hainbat web-orri interesgarri ere proposatzen da, informazio-iturriak zabaldu ahal izateko.

            Informazioa hain modu sinplean aurkezteak, badu alde negatiborik ere. Informatikan sekula aritu ez diren irakasleentzat, eta ez dira gutxi, sinpleegia izan daiteke. Oinarrizko formazioa ezinbestekoa da, gelako dinamika hauek landu ahal izateko eta horretarako, lehendabizi, beste mota bateko liburuak erabiliko ditugu. Irakasleak, oinarrizko jakintza behar du, baita konfiantza ere. Gelan landuko ditugun programak ezberdinak izango dira eta beraz, beharrezkoa zaie irakasleei konfiantza-maila nahikoa lortzea programa berri bat eskuratu eta lantzen hasten direnean.

            Liburuaren proposamen didaktikoari dagokionez, ordenagailuak txokoetan antolatzeko ideia nagusi da, bertan. Txokoak asko lantzen dira eskoletan, eta alde on nabariak dituzte. Haurrei askatasuna eskaintzen die, aldi bakoitzean nahiago duten jarduera lantzeko (bakarkakoa, zein taldekoa). Autonomia lantzen da, izan ere, haurrak erabakitzen du landu nahi duena. Gainera, txokoak baliabide oso aberasgarriez hornituak izaten dira. Haurren ezagupenaren erakuntzan, parte-hartze aktiboa bultzatzen dute. Baliabideak hobeto antolatzeko aukera ematen digute, eskaintza ere handituz. Ezinbestekoa da, txokoak haurren interes eta beharren arabera diseinatu eta berritzea.

            Haurrek proiektuka egingo dute lan. Irakasleak, goizero, errutina bat egingo du:
-          Goizeko bileran, txoko bakoitzean landuko dutena zehaztu.
-          Errotazio arauak gogorarazi.
-          Ikasle bakoitzak bere txokoa aukeratzeko aukera eman.
-          Animatu, orientatu txoko bakoitzeko jardueretan.
-          Jarduerei buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzea.




15 may 2011

PAPER ZORROA

Kurtsoa amaitzear dago eta bloga borobildu nahian, orain artekoari buruzko hausnarketa egitea oso egokia deritzot. 

Ikasgaia hasi nuenean, ez nuen oso argi zein izango zen jarraituko genuen prozedura, lanabesak, etab. Egia esan, eskoletara joateko aukera ez dugun ikasleontzat nahiko neketsua da ikasgaiak modu egokian jarraitzea eta askotan ibili ohi gara galduta eta noraezean. Ikasgai honen kasuan, zorionez, ez zait horrelakorik suertatu. Eskertzekoa izan da hasieratik oso argi izatea zein zen egin beharreko lana. Gainera, lan-prozedura oso eramangarria izan da. Irakasleak hainbat web-orri proposatu dizkigu eta guk gure kaxa landu ditugu. Ni, eskoletara joan ez naizenez, denbora libre pixka bat izan dudan bakoitzean, irakaslearen zerrenda hartu eta web-orri hauek ezagutzen jardun dut lauhileko osoa.

Web-orri horietako bakoitza lantzeko, ariketatxo bana gehitu dut nire blogean, baita, hausnarketa txiki bat ere:
Programa hauetaz gain, beste sarrera batzuk ere gehitu ditut nire blogean. Horietako bat, sare sozialen inguruko hausnarketa izan da. Gaur egun, oso ohituak gaude sare sozialak erabiltzen, beraz, egokitzat jo dut bere egokitasunaren inguruan, sarrera bat gehitzea:
Hainbeste teknologia berri gora eta behera, nire azken sarreretako bat teknologia berrien egokitasunaren ingurukoa izan da:
"Nuevas tecnologías en educación infantil. El rincón del ordenador". Rosalía Romero Tena-ren liburua irakurri dut. Bertan, ordenagailua gelako egunerokotasunean txertatzeko hainbat aholku proposatzen da. Beraz, liburuko gomendioak jarraituz, gelan ordenagailua txertatzeko jarduera bat proposatu dut:

Azkenik, Jclick programa aurketu nahi izan dut nire blogean. Oso programa erraza da erabiltzen eta aukera ugari ematen digu gure eguneroko jarduerak prestatzerakoan:

Besterik gabe, mila esker ikasgai honetan jasotako jakintza guztiengatik. Ikasgai honen bidez, teknologia berriek gure esku jartzen dituzten aukera guztien atea zabaldu zaigu eta, etorkizunean, benetan, oso erabilgarria izango zaiguka uste dut.

JCLICK

Eskolan landutako programez gain, nik beste programa hau ere landu dut: Jclick. Oso programa interesgarria da eta doakoa. 

Haurrekin, ordenagailu jarduerak lantzerakoan, aurki dezakegun arazoetako bat, gehienak erdarazkoak izatea da. Jclick programaren bidez, guk geuk prestatu ditzakegu ariketak. Beraz, gure ahotsa txertatzeko aukera ere ematen digu. Benetan erraza da erabiltzen eta nire ariketa ikustera gonbidatzen dizuet. Gogoratu, ariketa ikusi ahal izateko programa jaitsi behar duzuela lehendabizi: http://www.megaupload.com/?d=Y8LU7UZW