Teknologia berriak gure egunerokotasunean aurkitzen ditugu, edozein lekutara begiratuta ere. Beraz, ezin uka dezakegu gure haurrek teknologia berri hauek ezagutzeko eta erabiltzeko dagoen beharra. Hala ere, hausnarketa bat ezinbestekoa dela iruditzen zait. Izan ere, orain arte erabili ditugun programa guztia hauek: google docs, prezi, vuvoz, etab. gure bizitza errazteko oso baliabide erosoak dira. Baina aldi berean, hainbat arazo ere dakarzkigute.
Gure eskoletan, irakasle eta gainontzeko langile mordoa dago teknologia berriak erabiltzeko batere ohiturarik ez dutenak. Haientzat ordenagailu bat erabiltzea benetan arrotza da eta ez dute konfiantza nahikorik teknologia berriak modu eroso batean erabiltzeko. Baina errealitatea ere bada, gure eskoletan, gero apostu handiagoa egiten dela teknologia berrien alde. Beraz, hausnarketarako lehen puntua argi dago: ez al da beharrezkoa izango lehendabizi, gure langileek formazio egoki bat izatea?
Gainera, gure artean ere bagaude teknologia berriak ezagutzen joateko arazorik ez dugunak. Gustukoak ditugu eta ez dugu gauza berriak probatzeko beldurrik izaten. Baina guregan ere arazo bat badago. Egokia al da haurrekin denbora luzez teknologia berriak erabiltzea? ez dugu arriskurik honetan? zenbat denboraz landu beharko genituzke? Gainera, gaur egun, haurrak gelatik gero eta gutxiago ateratzeko joera dugu, erosotasuna eta arriskuak ekiditeko, nolabait. Beraz, joera nagusia haurrak fitxak betetzen jartzea izaten da. Teknologia berriekin, ez al dugu errealitatea are eta gehiago ordezkatzeko joerarik izango? Hau ere, benetako hausnarketarako puntua bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario