"Nuevas tecnologías en educación infantil. El rincón del ordenador". Rosalía Romero Tena-ren liburua irakurri dut. Bertan, ordenagailua gelaren egunerokotasunean txertatzeko hainbat aholku proposatzen da. Liburua nahiko interesagarria da.
Ordenagailua gelan txertatzeak beti izan behar du helburu zehatz bat. Ordenagailuaren erabilerak unitate didaktikoaren garapena hobetzeko tresna izango da. Beraz, helburu didaktikoak ere jarraitu beharko ditu.
Liburu honetan, hainbat proposamen ezberdin dago ordenagailua gelan txertatzeko. Haietako bat ipuinaren bidezkoa da. Beraz, nik ere ipuin bat sortu dut. Nire ipuinak power point itxura du. Ipuina irakasleak berak kontatuko die haurrei. Hainbat soinu txertatu dut.
Ipuinaren amaieran, haurrek saguarekin praktikatzeko ariketa sinple bat gehitu dut. Ariketa honen bidez, haurrak ordenagailuaren atal nagusiak bereizten ikasiko du.
Liburuan azaltzen den bezala, oso garrantzitsua da haurra errefortzu positiboz inguratzea bere motibazioa handitzeko. Beraz, ariketa honetan ere soinuak txertatu ditut. Ipuina Scribd-era igo dudanez, hurrengo atalean dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario