Gaur Glogster programaren aukerak lantzen aritu naiz. Oso interesgarria da, izan ere, oso poster politak egin daitezke. Testua eta argazkiak txertatzeaz gain, bideoak ere jar daitezke.
Musikako irakaslea naiz eta poster ugari egiten dugu gelan. Beraz, hemendik aurrera, power point erabiltzeaz gain, beste aukera hau ere erabili ahal izango dugu. Posterrean erabili dudan gaia Donna Summer izan da. Izan ere, nire ikasleekin orain landu berri dugu abeslarietako bat da. Abeslari oso famatua izan zen 70. hamarkadan eta gaur egun ere, bere abestiak ezagunak zaizkigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario