7 abr 2011

Google Docs

Google bilatzaile bezala erabili dut betidanik. Hala ere, ez nuen Google Docs aplikazioa ezagutzen. Aplikazio honen bidez, guk nahi dugun edozein testu argitara dezakegu. Gainera, guk aukeratuko dugu nork irakurri edo-eta aldatu ahal izango duen. Beraz, oso baliagarria izango zaigu, adibidez, hemendik aurrera taldetan egin behar ditugun lanak arintzeko. Orain arte, emaila erabili izan dugu eta Google Docs-ek lana asko erraztuko digu.

Gainera, testuez gain, bideo eta argazkiak ere parteka ditzakegu. Beraz, benetan, aukera paregabea da informazioa elkartrukatzeko emailarekin bueltaka ibili gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario