10 abr 2011

Youtube / Vimeo

Youtube askotan erabiltzen dut nire egunerokotasunean. Bigarren Hezkuntzako musika-irakaslea izanik, youtube benetan baliagarria zait. Bideoklip ugari hartzen dugu bertatik. Batzuetan, txirulako abestiak ere bertatik hartzen ditut. Karaoke moduko abestiak ere ugariak dira bertan.

Youtuben ez dut inoiz ezer igo, beraz, gaur erabaki dut lehenengo aldiz probatzea. Plastikako ikasgaiarako prestatutako bideoa igo dut. Modu pribatu batean igo dudanez, helbide elektronikoa beharrezkoa da ikusi ahal izateko





Vimeo weborrian ere ikus ditzakegu bideoak. Nik ohitura handiagoa dut Youtube erabiltzen baina, batzuetan, Youtuben aurkitu ez dituda bideoak Vimeon topatu ditut. Beraz, egokia da Vimeo ere erreferentziatzat izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario