Web atari honetan, zure izena eman ondoren, nahi adina lan igo ala jaitsi dezakezu. Informazio ugari dago bertan. Euskarazko aurkezpen mordoa ere aurkitu dut, zenbakiak lantzeko, adibidez. Oso erabilgarria da zeren eta lan hauetako batzuk hobe daitezkeen arren, zuk zeuk egin dezakezu. Hau da, interesa zaizun lana jaitsi ondoren, zuk nahi dituzun aldaketa guztiak egin ditzakezu. Adibidez, beheko lehen helbidean, haurrek zenbakiak lantzeko jolas txiki bat dugu. Oso polita da baina ez du ahotsarik. Beraz, egokia izan daiteke ahotsa guk geuk txertatzea. Beheko bigarren helbidea, aldiz, dagoen bezala erabiltzeko oso egokia dela uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario