31 may 2011

azterketa "Rincón del ordenador" liburuari buruzko hausnarketa


Rocío Romeroren "El rincón del ordenador" liburuari kritika bat egin (adibidez zer da gehien gustatu zaizuna eta zergatik, zer da gutxien gustatu zaizuena eta zergatik). Ze esperientzia alternatiboak edo kontrakoak ezagutzen dituzu eta ze alde onak dituzte.

            Liburua berez, nahiko egokia iruditu zait. Ez du teoria pisutsuetan gehiegi sakontzen eta gelako dinamikari erreparatzen dio batez ere. Beraz, ordenagailuak gelan txertatu nahi dituzten irakasleentzat, nahiko baliabide baliotsua dela uste dut. Gainera, adibide ugari eskaintzen du. Liburuan hainbat web-orri interesgarri ere proposatzen da, informazio-iturriak zabaldu ahal izateko.

            Informazioa hain modu sinplean aurkezteak, badu alde negatiborik ere. Informatikan sekula aritu ez diren irakasleentzat, eta ez dira gutxi, sinpleegia izan daiteke. Oinarrizko formazioa ezinbestekoa da, gelako dinamika hauek landu ahal izateko eta horretarako, lehendabizi, beste mota bateko liburuak erabiliko ditugu. Irakasleak, oinarrizko jakintza behar du, baita konfiantza ere. Gelan landuko ditugun programak ezberdinak izango dira eta beraz, beharrezkoa zaie irakasleei konfiantza-maila nahikoa lortzea programa berri bat eskuratu eta lantzen hasten direnean.

            Liburuaren proposamen didaktikoari dagokionez, ordenagailuak txokoetan antolatzeko ideia nagusi da, bertan. Txokoak asko lantzen dira eskoletan, eta alde on nabariak dituzte. Haurrei askatasuna eskaintzen die, aldi bakoitzean nahiago duten jarduera lantzeko (bakarkakoa, zein taldekoa). Autonomia lantzen da, izan ere, haurrak erabakitzen du landu nahi duena. Gainera, txokoak baliabide oso aberasgarriez hornituak izaten dira. Haurren ezagupenaren erakuntzan, parte-hartze aktiboa bultzatzen dute. Baliabideak hobeto antolatzeko aukera ematen digute, eskaintza ere handituz. Ezinbestekoa da, txokoak haurren interes eta beharren arabera diseinatu eta berritzea.

            Haurrek proiektuka egingo dute lan. Irakasleak, goizero, errutina bat egingo du:
-          Goizeko bileran, txoko bakoitzean landuko dutena zehaztu.
-          Errotazio arauak gogorarazi.
-          Ikasle bakoitzak bere txokoa aukeratzeko aukera eman.
-          Animatu, orientatu txoko bakoitzeko jardueretan.
-          Jarduerei buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzea.




15 may 2011

PAPER ZORROA

Kurtsoa amaitzear dago eta bloga borobildu nahian, orain artekoari buruzko hausnarketa egitea oso egokia deritzot. 

Ikasgaia hasi nuenean, ez nuen oso argi zein izango zen jarraituko genuen prozedura, lanabesak, etab. Egia esan, eskoletara joateko aukera ez dugun ikasleontzat nahiko neketsua da ikasgaiak modu egokian jarraitzea eta askotan ibili ohi gara galduta eta noraezean. Ikasgai honen kasuan, zorionez, ez zait horrelakorik suertatu. Eskertzekoa izan da hasieratik oso argi izatea zein zen egin beharreko lana. Gainera, lan-prozedura oso eramangarria izan da. Irakasleak hainbat web-orri proposatu dizkigu eta guk gure kaxa landu ditugu. Ni, eskoletara joan ez naizenez, denbora libre pixka bat izan dudan bakoitzean, irakaslearen zerrenda hartu eta web-orri hauek ezagutzen jardun dut lauhileko osoa.

Web-orri horietako bakoitza lantzeko, ariketatxo bana gehitu dut nire blogean, baita, hausnarketa txiki bat ere:
Programa hauetaz gain, beste sarrera batzuk ere gehitu ditut nire blogean. Horietako bat, sare sozialen inguruko hausnarketa izan da. Gaur egun, oso ohituak gaude sare sozialak erabiltzen, beraz, egokitzat jo dut bere egokitasunaren inguruan, sarrera bat gehitzea:
Hainbeste teknologia berri gora eta behera, nire azken sarreretako bat teknologia berrien egokitasunaren ingurukoa izan da:
"Nuevas tecnologías en educación infantil. El rincón del ordenador". Rosalía Romero Tena-ren liburua irakurri dut. Bertan, ordenagailua gelako egunerokotasunean txertatzeko hainbat aholku proposatzen da. Beraz, liburuko gomendioak jarraituz, gelan ordenagailua txertatzeko jarduera bat proposatu dut:

Azkenik, Jclick programa aurketu nahi izan dut nire blogean. Oso programa erraza da erabiltzen eta aukera ugari ematen digu gure eguneroko jarduerak prestatzerakoan:

Besterik gabe, mila esker ikasgai honetan jasotako jakintza guztiengatik. Ikasgai honen bidez, teknologia berriek gure esku jartzen dituzten aukera guztien atea zabaldu zaigu eta, etorkizunean, benetan, oso erabilgarria izango zaiguka uste dut.

JCLICK

Eskolan landutako programez gain, nik beste programa hau ere landu dut: Jclick. Oso programa interesgarria da eta doakoa. 

Haurrekin, ordenagailu jarduerak lantzerakoan, aurki dezakegun arazoetako bat, gehienak erdarazkoak izatea da. Jclick programaren bidez, guk geuk prestatu ditzakegu ariketak. Beraz, gure ahotsa txertatzeko aukera ere ematen digu. Benetan erraza da erabiltzen eta nire ariketa ikustera gonbidatzen dizuet. Gogoratu, ariketa ikusi ahal izateko programa jaitsi behar duzuela lehendabizi: http://www.megaupload.com/?d=Y8LU7UZW

29 abr 2011

TEKNOLOGIA BERRIEN EGOKITASUNA

Teknologia berriak gure egunerokotasunean aurkitzen ditugu, edozein lekutara begiratuta ere. Beraz, ezin uka dezakegu gure haurrek teknologia berri hauek ezagutzeko eta erabiltzeko dagoen beharra. Hala ere, hausnarketa bat ezinbestekoa dela iruditzen zait. Izan ere, orain arte erabili ditugun programa guztia hauek: google docs, prezi, vuvoz, etab. gure bizitza errazteko oso baliabide erosoak dira. Baina aldi berean, hainbat arazo ere dakarzkigute.

Gure eskoletan, irakasle eta gainontzeko langile mordoa dago teknologia berriak erabiltzeko batere ohiturarik ez dutenak. Haientzat ordenagailu bat erabiltzea benetan arrotza da eta ez dute konfiantza nahikorik teknologia berriak modu eroso batean erabiltzeko. Baina errealitatea ere bada, gure eskoletan, gero apostu handiagoa egiten dela teknologia berrien alde. Beraz, hausnarketarako lehen puntua argi dago: ez al da beharrezkoa izango lehendabizi, gure langileek formazio egoki bat izatea?

Gainera, gure artean ere bagaude teknologia berriak ezagutzen joateko arazorik ez dugunak. Gustukoak ditugu eta ez dugu gauza berriak probatzeko beldurrik izaten. Baina guregan ere arazo bat badago. Egokia al da haurrekin denbora luzez teknologia berriak erabiltzea? ez dugu arriskurik honetan? zenbat denboraz landu beharko genituzke? Gainera, gaur egun, haurrak gelatik gero eta gutxiago ateratzeko joera dugu, erosotasuna eta arriskuak ekiditeko, nolabait. Beraz, joera nagusia haurrak fitxak betetzen jartzea izaten da. Teknologia berriekin, ez al dugu errealitatea are eta gehiago ordezkatzeko joerarik izango? Hau ere, benetako hausnarketarako puntua bada.

Teknologia berriek erronka handiak ekarri dizkigute eta guregan dago hauek modu egokienean erabiltzeko beharrezkoak diren lan egiteko moduak aztertzea.

TAGUL

Tagul programaren aukerak aztertzen aritu naiz. Hitzak edo testu oso bat jarri ondoren, hitzek guk aukeratutako web orrira eramango gaituzte. Nik haurrek animaliak ezagutzeko irudia sortu dudanez, nire linka google-ko irudi-bilatzailea izan da. Horrela, haurrak animalia bakoitzari dagokion irudia ikusi ahal izango du.



Sare sozialak

Sare sozialen inguruan, luze hitz egin daiteke. Sare sozialek gainontzeko aukera askok bezala, alde oso onak dituzte baina, alde txarrak ere oso kontutan hartu beharko genituzke. Ni adibidez, Facebookeko partaide naiz. Ez dut astirik izaten bertan sartzeko eta ohiko lagunekin, email bidez izaten dut harreman gehien. Baina, hala ere, oso baliagarria izan zait nire unibertsitate-garaiko gelakideak aurkitzeko, adibidez. Ikasketak, Suedian amaitu nituen eta hango jende askorekin harremana ia galdua nuen. Beraz, Facebooka zabaldu nuen haiek bilatzeko. Emaitza benetan pozgarria izan da. Haien seme-alabak adibidez, Facebookeko argazkien bidez ezagutu ditut.

Elkarrikertuz ere oso baliabide erabilgarria izan daiteke gure gelakideek egindakoa ikusteko. Beraz, informazioaren elkarbanatzea asko errazten du eta hau ere oso komenigarria eta beharrezkoa zaigu.

Gure haurrak teknologia berriez inguratuta bizi dira eta hori ezin dugu ukatu. Beraz, egokiena izango litzateke hauek modu egokian erabiltzen irakastea. Ez du zentzurik teknologiak debekatzea hauek arriskutsuak izan daitezkeelako. Haurrak gai izan behar dira momentu bakoitzean erabakitzen zer den egokia berarentzat eta zer baztertu. Eta hemen dago, gehien bat, irakasleon erronka.

WIKISPACE

Wikispacen izena eman eta gero, nire wikia sortu dut . Wiki honen bidez, haur hezkuntzan teknologia berriak erabiltzearen inguruko testu bat sortu nahi izan dut. Irekia da, beraz, edozeinek bere ekarpenak gehitu ditzake bertan. Oso erosoa da talde lanak egiteko. Horrela, taldeko partaide bakoitzak gainontzekoen lana irakurtzeaz gain, hau aldatu eta berea gehitu ahal izango du.